EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Tolosako Paper Eskola Don Boscoko parte da

Idatzi honen bitartez, jakinarazi nahi zaizue zein egoeratan dagoen egun Tolosako Paper Eskola eta zeintzuk diren etorkizuneko lan ildoak, Tolosaldeako eskualdean, Gipuzkoan, eta, nola ez, Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko lukeen tokia eta garrantzia ematera bideratuak:

  • Paper Eskolak funtzinatzen jarraitzen du (EZ DA ITXI).
  • Paper Eskola Errenteriako IEFPS Don Bosco GLHBIren antolamendu eta funtzinamendu egituraren barnean kokatzen da, 2012ko uztailetik, Kimikako Departamentuaren barruan kokatuz, baina bere identitate berezi eta propioa mantenduz.
  • IEFPS Don Bosco GLHBIko Zuzendaritza taldea izango da Paper Eskolaren bilakaera kudeatuko duena.
  • 2012-2013 ikasturtean zehar, lanerako prestakuntzari dagozkion jarduerak egiten eta enpresei zerbitzuak ematen darrai. Jarduera horiek Eskolak berak bultzatuak izan dira, baita Tolosaldeako eskualdetik eta Paper Eskolako Elkartetik ere (Don Bosco elkarte horren partaide da, Paper Eskolaren kudeaketa bere egiten duen mementotik hasita).
  • Une honetan, Lanbidek finantzatutako ikastaro bi ematen ari dira; bata, 460 ordukoa, “Paper pasten prestatzea”, eta bestea, 220 ordukoa, “Laborategi eta industria kimikoetako biltegi-lan osagarriak”. Bestalde, Donostialdea ekialdeko udaletxeekin lotutako eskualdeko lanerako planaren barruan, “Hiriko eta Industriako hondakinen kudeaketa” ikastaroa, 270 ordukoa, ere ematen ari dira. Halaber, ON-LINE erako ikastaro eskaintza ere badago.
  • IEFPS Don Bosco GLHBIk (Paper Eskolak) Tolosako Udalarekin, Tokiko Garapen Agentziarekin, Elkartearekin eta enpresekin lan egiten du, beharrizanak antzeman, eta zerbitzuak eta prestakuntza (hasierakoak edo/eta lanerakoak) eskaintzeko, inguruko produkzio eta gizartearen garapenean lagundu asmoz.
  • IEFPS Don Bosco GLHBIren (Paper Eskolaren) aro berria aukera bezala ikusi behar dugu. Izan ere, Tolosaldea eskualde proaktibo bilakatu nahian diharduten agente guztiek beren lan esparrua handitu dela eta, ondorioz, beren prestakuntza eta zerbitzuen eskaintza areagotu dezaketela ikusiko dute. Areagotze hori ondoko lanbide arloetan aurreikusten da: Elektrizitatea eta Elektronika, Instalazioa eta Mantenimendua, Ibilgailuen Garraioa eta Mantenimendua, eta bereziki Kimikaren esparruan.
  • IEFPS Don Bosco GLHBIk (Paper Eskolak) lanean dihardu, 2013-2014 ikasturtean, Tolosako instalazioetan, Kimikaren arloan eta hasierako prestakuntza arrunt modura, erdi mailako edo/eta goi mailako heziketa zikloak eskaini ahal izateko. Lanbide Heziketako Zuzendaritzak gure prestakuntza eskaintzaren eskaria, Tolosan emango liratekeen zikloak biltzen dituena, onartu duela jakinarazi digu; horrenbestez, 2013-2014 ikasturtean, Paper Eskolaren eraikinean honako ziklo hauek eskainiko dira:

    • Instalazio kimikoko teknikaria: Erdi mailako heziketa zikloa da.
    • Industria kimikoko goi mailako teknikaria: Goi mailako heziketa zikloa da.
  • Era berean, 2013-2014 ikasturtean, EZ HASIERAKO modalitatean hezkuntza eskaintza handitzeko ahaleginak egiten ari gara, Lanbidek eta Hobetuzek finantzatutako prestakuntzaren bidez; bestalde, Eskualdeko garapenean lagunduko duen zerbitzu zorroa ere badugu.
  • IEFPS Don Bosco GLHBIk eskualdearen zerbitzura jartzen du 52 urteko eskarmentua.

Nicolás Sagarzazu Alzua (Don Bosco GLHBIko Zuzendaria)

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com