EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Don Bosco Ibilaldia 2017

 

+Aurrerapena

ADISKIDE HORI:  

Zuregana jotzen dugu ibilgailu klasiko eta preklasikoetarako  TRAVESÍA DON BOSCO VII IBILALDIA antolatzen ari garela adierazteko. 

Aurreikusita dugun data honako hau da: 2017ko otsailaren 4a, LARUNBATA.

Gure asmoa, aurreko urteetako edizioen egiturari jarraitzea da, hau da, ERRENTERIA (Gipuzkoa)-ko DON BOSCO INSTITUTUANhasiera emango diogu egitarauari, parte-hartzaileen ongi-etorrerarekin. Ondoren plakak, dortsalak eta RACVN-eko gure lagunek prestaturiko ERREPIDE-LIBURUAbanatuko zaie eta jarraian Ibilaldia hasiko da. Interesgarriak eta gure ibilgailuentzat egokiak diren errepideen zehar bi ordutako saioa egin ondoren IRUNeraino iritsiko gara, Gipuzkoako eta Nafarroako errepideen zehar, han BAZKARI goxo bati ekiteko, eta ondoren, martxa jarraituko dugu, DON BOSCO Institutura itzultzeko. Bertan jardunaldiak jarraituko du beste gertakizun batzuekin, hala nola, PANDA RAID 2016eko frogan ibilitako  Don Boscoko ikasleek eskainitako hitzaldi-solasaldi  eta trofeoak eta oroigarriak banatuz parte-hartzaileen artean.

Gogoan hartu gure ibilaldian sartzen dela erregularitate froga bat, Rallye Vasco-Navarro mitikoan ohikoa izaten den horietakoa, hau ibilgailu zaharrenen eta zilindrada gutxikoen abiadura egokian izango delarik.

BERRIKUNTZA GARRANTZIZKOA

Aurten, ibilbidea deskribatzen duen Road Book edo Errepide-liburua emateaz gain, nahi duenari formato digitalean ere, sakelako telefonoan edo Tablet batean edukitzeko aukera emango diogu.

Horretarako Rabbit Regularidad dohaineko aplikazioa telefono edo Tablet batera jeistea nahikoa izango da.

Gainera TRAVESÍA DON BOSCO VII IBILALDIAn izena emateak ahalbidetzen du Erregularitateko hastapen ikastaro batean parte hartzea, aurreko larunbatean, hau da, urtarrilaren 28an izango dena. Ikastaro honen ordutegia aurrerantzean zabalduko da, izena emandako pertsonen kopuruaren arabera alda daiteke eta. Ikastaroan parte hartzeko Ibilaldian izena emanda egon behar da. Ikastaroa dohainik izango da.

Ikastaro honen parte hartzea nahi duenak izen-emateko orrian prestatu den atalan azaldu beharko du.

 Jakinak diren logistika-arazoak direla eta parte-hartzaileen kopurua mugatu behar izan dugu. Gehienez 100 kotxe onartuko dira eta euren artean 15 plaza gorde ditugu ibilgailu preklasikoentzat.

OHARRA

Europan nagusituz doazen joerei jarraituz eta hemen ere laster ezarriko direnak, jarduera hau arautuko duen Errege Dekretu berri bat tarteko, ibilgailu batek KLASIKOtzat hartzeko 30 urteko aintzinitatea eduki beharko du. 

Don Bosco Ibilaldiaren antolatzaileek norabide hau pixkanaka jorratzen hastea erabaki du. Hori dela eta 2017ko edizio honetan klasiko moduan 27 urtekoak eta preklasiko moduan 22 urte dutenak onartuko dira. Era berean jarraituko dugu ondorengo 5 urteetan 30 urteko aintzinitateraino iritsi arte

Beraz, iaz ezarritako erreferentzia-datak mantenduko dira. Honakoak hain zuzen:

A) “Klasikoak”:

  • 1985ko abenduaren 31 baino lehen matrikulatutakoak: 50 kotxe.
  • 1986tik 1990eko Otsailaren 20a baino lehen matrikulatutakoak: 35 kotxe.

B) “Preklasikoak”:

  • 1990ko otsailaren 1etik 1995ko Otsailaren 20a bitartean matrikulatutakoak:
    • 5 leku gordeko dira CIFP Don Bosco LHII-ko ikasleentzat. (Araudia ikastetxeak eratuko du).
    • 10 leku lehiatuko dira parte hartu nahi dutenen artean. Laster argitaratuko dira lehiaketa honen oinarriak.  

 

ZURE ZAIN GELDITZEN GARA ZURE IBILGAILU KLASIKO EDO PREKLASIKOAREKIN BATERA, ERRENTERIAKO DON BOSCO INSTITUTUAN 2017ko OTSAILAREN 4an.

IZEN-EMATEKO epea: 

2017ko urtarrilaren 13tik 31ra bitartean edo tokiak agortu arte.

Argibideak:travesiadonbosco@hotmail.com edo 615 753 115.

FACEBOOK bidez jarraitu dezakezu.

 

VII DON BOSCO IBILALDIA - RACVN

 

+Azken berriak

+Kartela

+Nola iritsi

+Araudia

+Ibilbidearen mapa 

+Izena emateko informazioa 

+Izen emate orria 

+Partehartzaileak

+2017 Sailkapenak

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com